Urtero lez, Lainomendi dantza taldeak Gabonetako ekitaldia burutuko du. Aurtengoa, baina, berezia izango da, 35 urte bete dituzten urteari itxiera emango diotelako. Hori dela eta, zapatuan, abenduaren 20an, dantza talde derioztarrak Gabonetako erromeria ibiltaria burutuko du. Erromeria hau arratsaldeko 18:00etan hasiko da, San Isidro elizaren aurretik abiatuta, Derioko kaleetan zehar. Euria egitekotan, kantxetan hasiko da erromeria.