Aitor de la Torrek Euskadiko Selekzioarekin parte hartuko du Espainiako Txapelketan, Taekwondo Freestyle modalitatean

Mikel Reina Barros 2026ko urtarrilaren 14a

Zapatuan, urtarrilak 10, Euskadiko Poomsae Txapelketa jokatu zuen Aitor de la Torrek, Miribillan. Freestyle modalitatean lehen postua lortu zuen. Bertan, parte hartzaileek akrobaziak egiten dituzte Taekwondoko eraso defentsekin, musika dago eta koreografia bakoitzak berea asmatzen du. Garaipen horri esker Euskadiko Selekzioko kide bezala parte hartuko du derioztarrak otsailaren 21ean, Sevillan. Horrez gain, Poomsae kategorian bigarren postuan amaitu zuen.