Urtarrilaren 21era arte eman daiteke izena GazteDerio eta Ludogazteren otsaileko irteeretan

Mikel Reina Barros 2026ko urtarrilaren 16a

GazteDerio eta Ludogazte zerbitzuetatik irteera bana antolatu dituzte otsailaren 16rako. Hain zuzen ere, erabiltzaileek urtarrilaren 21a dute azkena eguna izena emateko. Horretarako, eskaera orria bete behar da. Informazio gehiagorako 688 76 95 24 telefonoa jarri dute eskuragarri, eta gogoratu dute tokiak mugatuak direla.

2012an eta 2013an jaiotakoak Bizkaia Park Abenturara joango dira otsailaren 16an. 09.30ean aterako dira eta 16:00etarako itzuliko dira. 2008tik 2011ra jaiotako gazteek, berriz, Derioko Biwak Experience zentrora osatuko dute irteera, 11:00etatik 13:00etara. Bi ekintzek 5 euroko prezioa dute.