Txorierri Institutuak Kultur Aniztasunaren Astea ospatuko du

Aikor aldizkaria 2026ko otsailaren 2a

Aste guztian zehar, herrialde desberdinetako kantak jarriko dituzte atsedenaldian. Horrez gain, aste amaierarako bi ekintza antolatu ditu Kabia talde feministak eta LGTBIQ+. Institututik nabarmendu dute aniztasunak "aberasten gaituela".

Eguenean, otsailak 5, kulturen arteko jaia ospatuko dute atsedenaldian, eraikin berriko sarreran. Barikuan, otsailak 6, Mehdi Taiba eta Ayoub El Terchek hitzaldia eskainiko dute atsedenaldian areto nagusian beraien testigantzen berri emanez.