Everestera egindako lehen euskal espedizioari buruzko erakusketa, Kultur Birikan

Mikel Reina Barros 2026ko otsailaren 4a

Gaur, otsailak 4, ‘Tximist espedizioa Everestera 1974’ erakusketaren inaugurazioa egingo dute. Kultur Birikan zabalduko dute erakusketa 19:00etan eta Txomin Uriartek osatuko du aurkezpena.

Otsailaren 28ra arte egongo da erakusketa ikusgai: astelehenetik barikura 08:30etik 22:00etara eta zapatuetan 10:00etatik 14:00etara. Erakusketak Tximist 1974 espedizioaren 50. urteurrena ospatzen du. Zenbait objektu erakusten ditu, besteak beste, Juan Ignacio Lorente espedizioko liderrak prestatutako Everesteko maketa, argazkiak, espedizionarioen ekipamendua, Nepaleko oroitzapenak eta espedizioko dokumentu esanguratsuenen kopiak.