16 eta 29 urte bitarteko emakumeentzako pentsatutako tailerra da: “Boxeoaren bidez gorputza mugituko dugu, baina batez ere emozioak ezagutzen eta kudeatzen ikasiko dugu: amorrua, beldurra, estresa… dena kanpora bidaliko dugu modu osasuntsuan”.
Mankomunitatetik azaldu dute ez dela aurretiazko esperientzirik behar parte hartzeko, “probatzeko gogoa besterik ez”. Gaineratu dute espazio “segurua eta dinamikoa” izango dela, “taldean indartzeko modu paregabea”. Informazio gehiagorako, ekt@txorierri.eus eta 747 42 88 49 telefonoa jarri dute eskuragarri.