Eguenera arte eman daiteke izena familian patinatzeko hastapen ikastaroan

Mikel Reina Barros 2026ko otsailaren 10a

Derioko Udalak familian patinatzeko hastapen ikastaroa antolatu du. Martxoaren 1ean emango diote hasiera eta maiatzaren 31ra arte luzatuko da. Domeketan egingo dute ikastaroa 11:00etatik 12:30era, kantxa estalietan.

2016 eta 2021 artean jaiotako umeentzako pentsatutako ikastaroa da, familian parte hartzekoa. Izena emateko azken eguna eguena da, otsailak 12. Izen ematea inprimakiaren bidez egin daiteke 20 euroren truke.