‘Pyrenaica’ aldizkaria hizketagai eguenean, Kultur Birikan

Mikel Reina Barros 2026ko otsailaren 18a

Untza Mendi Taldeak, Derioko Udalaren eta Bizkaiko zein Euskadiko Mendizale Federazioen laguntzarekin, 'Pyrenaica' aldizkariaren mendeurrenari buruzko hitzaldia antolatu du.

Eguenean, otsailak 19, osatuko dute hitzaldia, 19:00etan hasiko da Kultur Birikan. Paulo Etxebarria izango da hizlaria. Antolatzaileek esan du “mendizaletasunaren historiaz gozatzeko aukera paregabea” dela.