Untza Mendi Taldeak ‘Emergencias en montaña’ hitzaldia eskainiko du, gaur, otsailak 12, 19:00etan, Kultur Birikan. Bertan, mendian “segurtasunez ibiltzeko” aholkuak emango dituzte eta larrialdietan nola jokatu ikasteko “aukera bikaina” izango dela nabarmendu dute.