Molano ileapaindegiak 50. urteurrena ospatu du

Mikel Reina Barros 2026ko martxoaren 26a

Txorierriko saltokirik zaharrenetariko batek 50 urte bete ditu eta Derioko jatetxe baten ospatu dute urteurrena. Besteak beste, Esther Apraiz Derioko alkatea edota Athleticeko jokalari batzuk ere.

Hain zuzen ere, Derion bakarrik ez, Txorierrin oro har, tradizio handiko ileapaindegia da Molano. 1976ko urtarrilaren 7an zabaldu zuen Tomas Molanok eta Iñaki semea 13 urterekin hasi zen arratsaldeetan laguntzen gaur egunera arte.