Dirulaguntzak emango dizkiete edalontzi berrerabilgarrien erabilera sustatzen duten elkarteei

Mikel Reina Barros 2026ko martxoaren 30a

Derioko udalbatzak hasierako onarpena eman dio 2025. urtean herriko elkarteek antolatutako jardueretan edalontzi berrerabilgarriak erabiltzeko dirulaguntzak arautzen dituen ordenantzari. 

“Arauaren helburua kultura, kirol, gizarte eta jai-ekitaldietan erabilera bakarreko plastikoen erabilera murriztea da, jardunbide jasangarriagoak sustatuz eta ekonomia zirkularrarekin zein 2030 Agendako konpromisoekin bat eginez”. Horrela, Derioko Udalak “esparru egonkor bat” ezarriko du tokiko elkarteek edalontzi berrerabilgarriak erosten dituztenean laguntzak emateko. 

Hasierako onespenaren ondoren, dokumentua jendaurrean jarriko dute 30 egunez, herritarrek eta elkarteek alegazioak edo iradokizunak aurkezteko aukera izateko.