Lutxana-Mungia trenbide zaharreko ibilbidearen bisita gidatua, domekan

Mikel Reina Barros 2026ko apirilaren 9a

Aste Santu inguruko programazioaren barruan, Jata-Ondo Landa Garapenerako Elkarteak ibilaldi gidatu berezi bat antolatu du Derion, Lutxana-Mungia trenbide zaharraren ibilbidearen zati bat ezagutzeko. Domekan, apirilak 12, 10:00etan jarri dute hitzordua San Isidro elizan.  Jarduera doakoa da, baina plazak mugatuak direnez, aldez aurretik izena ematea gomendatzen da: ekobideak@gmail.com edo 666 85 77 61.

Guztira 4 kilometroko ibilbidea da, eta Derioko ondare eta historiarekin lotutako hainbat gune ezagutzeko aukera emanez. “Lutxana-Mungia trenbidea ia mende batez Txorierri haraneko garapenaren motorra izan zen, eta ibilaldi honek bere arrastoa ezagutzeko aukera eskainiko du”, azaldu dute.