“Saio hauetan parte hartzen dutenek luzaketak, arnasketa-ariketak eta ongizaterako oso onuragarriak diren beste jarduera batzuk egiteko aukera izango dute”, azaldu dute. Horretarako, arropa eroso eta zabala, oinetako egokiak eta eguzkitako txanoa edo bisera eramatea gomendatu dute. Jarduera urrira arte luzatuko da, abuztuan izan ezik.