60.000 eurotik gorako inbertsioa, kiroldegian eta Ibaiondoko futbol zelaian

Mikel Reina Barros 2026ko apirilaren 21a

Derioko Udalak 60.000 eurotik gorako inbertsioa egin du udal kiroldegian eta Ibaiondoko futbol zelaian hainbat hobekuntza gauzatzeko. Azken urteotan udal kirol instalazioak modernizatzeko eta erabiltzaileen beharrei erantzuteko egiten ari den inbertsio estrategiaren barruan kokatu dituzte.

Kiroldegian, kantxan Led argiztapen berria instalatu dute, “instalazioaren eraginkortasun energetikoa eta erabilera-baldintzak hobetzeko”. Bestetik, Ibaiondoko futbol zelaian “segurtasuna eta instalazioaren kalitatea hobetzeko” hainbat lan egin dituzte: babes hesi metaliko berria jarri, argiztapenaren berritze-lanen bigarren fasea gauzatu eta ate atzeetako segurtasun sareak ordezkatu. Ekintza hauek azken urteotan udal kirol-instalazioak modernizatzeko eta erabiltzaileen beharrei erantzuteko egiten ari den inbertsio-estrategiaren barruan kokatzen dira.