Proiektuak espazioaren” berrantolaketa integrala” aurreikusten duela diote. Besteak beste, goratutako igarobideak dituen galtzada bat egingo dute zirkulazioa lasaitzeko eta ibilgailuen abiadura murrizteko. Gainera, eskuineko espaloia zabalduko dute, “oinezkoentzako segurtasuna eta erosotasuna handitzeko”.
Era berean, aparkalekuen antolaketa berria egingo dute, guztira 45 plazarekin, norabide bakarreko zirkulazio errei batekin. Bestalde, Uribe Parkerako sarbidea ere hobetuko dute, oztopo arkitektonikoak kenduz eta eskailera zein arrapala berriak eraikiz. Horrela, parkera, bidezidorren sarera eta bidegorrira iristea errazagoa izango dela uste dute.