Martitzenean eta eguaztenean jarriko dituzte salgai Santanderreko bidaiarako tiketak

Mikel Reina Barros 2026ko apirilaren 27a

Derioko Udalak nagusientzako Santanderrera joateko irteera antolatu du ekainaren 10erako. Prezioari dagokionez, 20 euro dira pertsonako eta barnean daude autobus bidaia, asegurua, bisita gidatua eta bazkaria. 09:00etan aterako dira Nagusien Etxetik.

Hain zuzen ere, tiketen salmenta martitzenean eta eguaztenean, apirilak 28 eta 29, egingo dute Nagusien Etxean: martitzenean 11:00etatik 13:00etara eta eguaztenean 17:30etik 19:30era.