Egoera horren aurrean, udalak “beste urrats bat” eman nahi izan du egoera zehatz-mehatz ezagutzeko, eta zonalde horietako aparkalekuari buruzko azterlan tekniko bat egiteko eskatu du. “Eskuragarri dauden plazen benetako erabilera aztertzea da helburua”, azaldu dute.
Horretarako, lanketa ia 2 hilabetez osatuko dute, eta, horiei esker, okupazioa, matrikulen erregistroa eta ibilgailuen jatorria zehaztu ahalko dituzte, eta horrela, Derion edo kanpoan bizi diren pertsonenak badira ikusi. Azterketa lanegunetan zein asteburutan egingo dute, hainbat ordutegitan, egoeraren irudi osoa lortzeko.
Informazio horri esker, udalak egoera baloratzeko datu objektiboak” izango dituela uste dute. “Azterlan honi esker, aparkalekuaren erabileraren benetako argazkia izango dugu, eta udalerriaren beharrei modu arduratsuan erantzun ahal izango diegu”, adierazi du Esther Apraiz alkateak.