Ikuskizunetako profesionalek greba egingo dute barikuan, Derioko jaietan aldaketak eraginez

Mikel Reina Barros 2026ko maiatzaren 12a

LAB

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, ELA eta CCOO sindikatuek egin dute barikurako, maiatzak 15, greba eta mobilizazioetarako deialdia. Derioko jaietako kontzertuetan moldaketak egin behar izan dituzte. Jai Batzordetik langileekiko elkartasun osoa adierazi dute.

Orain arte ekitaldietako profesionalak lan hitzarmen espezifikorik gabe aritu dira lanean, baina duela bi urte hasi zituzten hori lortzeko negoziazioak. Euki patronalak biltzen ditu sektoreko enpresarik gehienak, eta haiekin bildu dira orain artean Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako profesionalak. 

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, ELA eta CCOO sindikatuek diote egoera “blokeatuta” dagoela eta horregatik egingo dute greba barikuan, maiatzak 15. Greba babesteko eskatu diete bai ikusleei bai eta artistei ere: “Ekitaldietara ez joateko gonbita egin nahi diegu”. Bilboko Arriaga antzokian egingo dute eguneko lehen elkarretaratzea, 11:30ean. Pikete informatiboak ere egingo dituzte egun horretan egitekoak diren ekitaldi nagusietan.

Grebak eragina izango du Derioko San Isidro jaietan. Barikuko kontzertuak bertan behera utzi dituzte eta horren ordez DJ Gaua antolatu dute Jai Batzordekoek. Horrez gain, zapatuko kontzertuak 22:30ean hasiko dira azkenean eta Biznaga taldeak zapatuan joko du barikuan ordez. Hain zuzen ere, Derioko Jai Batzordetik langileekiko elkartasun osoa adierazi dute, “lan baldintza duinen alde borroka zilegia da”.