Hori gutxi ez, eta oroigarri berezi bat ere jasoko dute: 'Gurene' txiki bat, bertako Artile Artean saltokiak sortu eta artilearekin egindako artisautza pieza. Ekitaldia luntx batekin amaituko dute, “gertuko eta familia giroan”. “Ekimen honekin, Deriok familiekiko eta haurtzaroarekiko duen konpromisoa indartzen du, jai tradizio berri gisa sendotu nahi duen keinu sinboliko bat gehituz”.