Derioko aurkezpenak gogoeta eta adin ezberdinentzako jarduera praktikoak uztartu zituen: “Goizeko ordutegian, helduek ‘Generación Click’ dokumentalaren emanaldiaren ostean, teknologiak haurtzaroan duen eraginari buruzko eztabaida ireki batean parte hartu zuten. Bitartean, txikienek Supituki Antzerki Taldeak gidatutako antzerki jolasen tailerraz gozatu zuten. Espazio horretan, 9 urtetik gorako umeek inprobisazio zein antzerki jolasen bidez irudimena eta sormena garatu eta euren aisaldirako tresna baliagarriak bereganatu zituzten”.
Altxa Burua alkartea Gipuzkoan sortu zen 2023an mugikorren eta mota guztietako pantailen erabilera goiztiarrak eta gehiegizkoak ekartzen zituen kalteak ikusita, guraso taldeak antolatu zirenean. Orain, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, Altxa Buruak 200 talde baino gehiago ditu dagoeneko eta egunetik egunera talde gehiago sortzen ari dira. Txorierrin ere badago talde oso aktiboa eratuta, baita inguruko herrietan ere.