Imanol Arriortua derioztarrak Munduko Kopan parte hartu du, Italian

Mikel Reina Barros 2026ko maiatzaren 18a

Imanol Arriortua derioztarrak Mikel Aristi bere pilotuarekin batera Italiako Abruzzon jokatutako Munduko Kopan parte hartu du. Denboraldiko hirugarren eta azken egoitzan, bizikleta gainean erlojupekoan zein errepideko lasterketetan lehiatu du.

Txirrindularitza egokituan aritzen da derioztarra, eta Italiako lasterketan beste aukera bat izan bere maila lehiakorra berresteko eta Munduko Txapelketari begira probatzen jarraitzeko. Erlojupekoan, bosgarren postuan amaitu zuten, “sentsazio oso onekin” gainera. Errepideko proban, ordea, eroriko goiztiar batek lasterketa baldintzatu zuela azaldu dute eta tropel nagusiaren atzetik ibili behar izan ziren ia denbora osoan. Hamargarren postuan amaitu zuten.