Urtero legez, ikasturtean zehar Derioko udal tailerretan egin diren artelanak daude ikusgai Kultur Birikan. Zeramika, patchwork, josketa, literatura, pintura, eskulan eta bitxigintza lanak dira, denak ala denak derioztarrek egindakoak. Maiatzaren 25era arte daude ikusgai.