Aurrerapauso garrantzitsutzat jo dute Euskadi Fundaziotik Txirrindularitza Egokituaen aldeko apustua eta egiturazko sendotasunaren isla dela diote. “Taldearen sorburua mugarri bat da gizarte mailan eta, bide batez, Fundazioa Euskadiko erreferente gisa duen estatusa ziurtatzen du horrek”.
Arriortua ikusmen-urritasun batekin bizi da 10 urte zituenetik, eta munduko Paraziklismoaren “errealitate handienetako bat” dela erakutsi duela uste dute. 2024ko Zuricheko Munduko Txapelketan zilarrezko domina eta brontzezko domina zintzilikatu zituen ordekako proban eta erlojupekoan, hurrenez hurren. Iaz, laugarren izan zen erlojupeko Munduko Txapelketan, eta seigarren ordekan, esprintean eroriko bat izan ondoren. 2026ko helburuei aurre egiteko, Arriortuak gidari itzela du: Mikel Aristi Euskadi Fundazioko txirrindulari profesional ohia.
Maniagoko Europako Txapelketak, Italian, ekainaren 12tik 14ra, Espainiako Txapelketak (uztailak 3-5, Melillan), eta batez ere Alabaman (Estatu Batuak) irailaren 4tik 7ra jokatuko diren errepideko Munduko Txapelketak izango dira denboraldiko helburu nagusiak Arriortua eta Aristirentzat. Los Angeleseko 2028ko Olinpiar Jokoetarako sailkatzea da beraien erronka epe ertainean.