Ekainaren 26ra arte proposamenak jasoko dituzte. Gertuan Herritarren Arretarako Zerbitzuan edo Kultur Birikan entregatu ahal izango dira aurrez aurre, eskuragarri dauden inprimakiak erabiliz. Online ere parte hartu ahal izango da, parte hartzeko formularioa udal webgunetik beteta, edo formulario hori deskargatuta eta behar bezala beteta partaidetza@derio.eus helbidera bidalita.
Ondoren, ekainaren 27tik irailaren 6ra bitartean proposamenen bideragarritasuna aztertuko da eta irailaren 14an bozkatuko diren proiektuen zerrenda argitaratuko dute udal taulan eta udalaren webgunean. Azkenik, irailaren 16tik 30era bitartean, bideragarri ikusten diren proiektuak bozkatu ahal izango dituzte inkesta baten bidez, udalaren webgunearen bitartez. Urriaren 15ean argitaratuko dituzte bozketaren emaitzak udal taulan eta www.derio.eus web orrian.
“Derio hurbilagoa, inklusiboagoa eta parte-hartzaileagoa eraikitzen jarraitu nahi dugu, gure herritarren ideiak udalerria hobetzeko benetako proiektu bihur daitezen. Herritar guztiak animatu nahi ditut aukera hau baliatzera, beren proposamenak egin eta Derioren etorkizuneko lehentasunak zehazten laguntzeko. Ekarpen bakoitza garrantzitsua da, eta egunez egun bertan bizi diren pertsonen beharrei eta nahiei erantzuten dien herri baten alde aurrera egiten laguntzen digu” adierazi du Esther Apraiz alkateak.