Hiru film, Derioko aire zabaleko zinema saioetan

Mikel Reina Barros 2026ko ekainaren 18a

Derioko Udalak ostera ere aire zabaleko saioak antolatuko ditu aurten. Barikuan, ekainak 19, eskainiko dute lehen filma. Helburu dute udako hilabeteetan “kulturaz kalean gozatzen jarraitzea” eta beste urte batez familian zein lagunartean “udako gau bereziez gozatzeko aukera eskainiz”. Emanaldi guztiak 22:00etan hasiko dira, kantxa estalietan.

Egitaraua:

  • Ekainak 19: Robot Salvaje
  • Uztailak 18: Minecraft. 7 urtetik gorakoentzat gomendatua, euskaraz
  • Irailak 4: Los aitas