TXORIERRIKO MUSIKA GIDA

Cruce de Miradas

Aikor aldizkaria 2026ko ekainaren 24a

Alain Beaskoetxea (Derio)  Alain Martin Txopis (Bilbao), Eder Olivencia (Bilbao), Eneko Zabala (Leioa) eta Nekane Crespo (Bilbao)

Cruce De Miradas taldea 2019an sortu zen, Txopisek hainbat abesti zituen sortuta eta horiek jotzeko musikarien bila hasi zenean. Elkar ezagutzeko eta taldeari forma emateko hilabete batzuen ostean, urte bereko Derioko jaietan igo ziren oholtzara lehen aldiz. Laster kaleratu zuten beraien lehen diskoa, Sueños locos izenekoa. Gero, 2023an, bost abestiz osatutako Deseos diskoa argitaratu zuten. Hain zuzen, gaur egun, beste lan baterako abestiak sortzen dabiltza.

Entzun: Instagram · Youtube