15 urte baino gehiago emango ditu Apraizek Derioko Udalean, lehendabizi hirigintza zinegotzi bezala, eta gero alkate bezala. Bere herriarentzako lan egitea “ohorerik handiena” dela esan du: “Harrotasunez begiratu dezaket atzera, eman ahal nuen guztia eman izanaren lasaitasunarekin”.
Hala ere, argi utzi nahi izan du oraindik hilabete asko dituela aurretik eta alkate gisa nire ardura lehen eguneko “ilusio, gertutasun, konpromiso eta dedikazio berarekin” betetzen jarraituko duela. Jeltzaleek ez dute oraindik hurrengo hauteskundeetako alkategaiaren berri eman.