Derio, 2035erako hazkunde demografiko handienetakoa izango duen herrietako bat

Mikel Reina Barros 2026ko uztailaren 7a

Eustatek egindako dokumentuan jasotako datuen arabera, hurrengo hamarkadan Bizkai, Araba eta Gipuzkoan hazkunde demografiko handiena izango duten herrietako bat izango da Derio, Urduliz edota Berangorekin batera. Proiekzio horien arabera, hiru udalerri horiek izango dira biztanleriaren hazkunde erlatibo handienak izango dituztenak 2025 eta 2035 artean.

Aurreikuspen horiek azken urteetan ikusi den joera islatzen dute. “Bilbotik gertu egoteak, errepideko konexio onek eta garraio publikoko zerbitzuak, etxebizitza sustapen berriek eta lurzoruaren eskuragarritasunak udalerri horietan jarri dute fokua, hiriburutik hurbil bizitzeko toki gogokoenetakoak dira”.

Euskal Estatistika Erakundeak egindako estimazioen arabera, Urdulizek izango du hazkunde demografikorik handiena. “Oso gertu” egongo dira Berango eta Derio. 2025etik 2035era bitartean udalerri horietan biztanleria %10etik gora haztea aurreikusten baita. Jokabide horrek indartu egingo du Ezkerraldearen eta Uribe Kosta eta Txorierri inguruaren pisu demografikoa, bertan biltzen baita lurraldearen hirigintza eta bizitegi garapenaren zati handi bat.