Astelehenean jarriko dituzte salgai CD Derio eta Athleticen arteko lagunartekorako sarrerak

Mikel Reina Barros 2026ko uztailaren 10a

CD Deriok eta Athleticek uztailaren 15ean jokatuko dute denboraldiaurreko lehendabiziko lagunartekoa, 19:30ean, Portugaleteko La Florida futbol zelaian. Hasteko, klubeko bazkideek eta Derioko bizilagunek izango dute lehentasuna. Horrez gain, Athleticek Zamudioko Gazituagan jokatuko du Eibarren aurka hilaren 25ean, 19:00etan.

Astelehenean, uztailak 13, jarriko dituzte salgai sarrerak bakarrik CD Derioko bazkideentzako eta Derioko herritarrentzako. Ibaiondon ariko dira saltzen 10:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Hauentzako prezioa 10 eurokoa izango da eta bazkide txartela eta NANa erakutsi beharko dute.

Hurrengo egunean, uztailak 14, ordutegi berean egongo dira sarrerak saltzen, baina dagoeneko edozeinentzako jarriko dituzte salgai. Azkenik, partidaren egunean, uztailak 15, 10:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 19:30era ere azken aleak salduko dituzte La Floridan. Gainontzeko sarreren prezioa 10 eurokoa da 18 urtetik beherakoentzako eta 15 eurokoa adin nagusientzako.