Akordiorik gabe amaitu ziren Divipan planteatutako enplegu erregulazioko espedientearen inguruko negoziazioak. ELAk hasieratik adierazi du “alegatutako arrazoiek ez dutela oinarririk, eta ez direla egiaztatu”. Fedrigoni multinazionalak, Diviparen jabeak, esan du “ez dagoela aukerarik” Derion industria proiekturik mantentzeko.
Fedrigonik deslokalizazio osoa eskatzen du, eta hala erakutsi du negoziazioetan. Orain, multinazionalak 15 egun ditu enplegu erregulazioko espedienteari buruzko azken erabakia emateko. ELAtik jakinarazi dute hainbat proposamen egin zituztela, eta enplegua defendatzen jarraitzen duela, “eta ondorioz, enplegu erregulazioko espedientearen aurkako salaketa juridikoa prestatzen hasiko da”.
Azkenik, sindikatuak “erantzunkizun aktiboa” eskatu die erakundeei Divipa enpresan enplegua eta proiektu industriala defendatzeko. Bihar, irailak 29, ELAko ordezkariak Eusko Jaurlaritzako Industria arduradunekin bilduko dira. Bitartean, greba mugagabeak aurrera jarraitzen du.