Herritarrek batez ere eguneroko bizitzarekin lotutako gaiak planteatu dituzte: garbiketa eta hondakinen kudeaketa, mugikortasuna, irisgarritasuna, argiteria, berdeguneak, kirol eta aisialdiko ekipamenduak edota oinarrizko zerbitzuak. Jasotako ekarpen guztiak dagokien udal arloetara helarazi dituzte, eta horietako askok udal plangintzan edo beste parte-hartze prozesu batzuetan izango dute jarraipena.
“Leihatila Ibiltaria tresna baliagarria izan da herritarren beharrak gertutik ezagutzeko eta udal kudeaketa hobetzen laguntzeko. Halaber, hurrengo edizioetan parte-hartzea sustatzeko, herritarrei jasotako ekarpenen inguruan emandako erantzunen eta egindako aurrerapenen berri ematen jarraitzea ezinbestekoa dela uste du Udalak”, azaldu dute.
Horregatik, Leihatila Ibiltaria datorren urrian itzuliko da Derioko auzoetara, herritarrek beren proposamenak, kezkak eta hobekuntza ideiak Udalari zuzenean helarazteko aukera izan dezaten. Hitzorduen egutegia eta kokapenak datozen asteetan emango dituzte ezagutzera, ohiko udal komunikazio-kanalen bidez.