Bizkaidendak-ek ‘Berriro’ plataforma aurkeztu du Derion

Mikel Reina Barros

Argazkia: Derioko Udala

Tokiko merkataritzaren lehiakortasuna bultzatuko duen sareko fidelizazio sistema da, eredu aitzindaria izanik. Plataformak, merkatariek eurek diseinatuta, aukera ematen dio negozioari teknologia tresna aurreratuak erabiltzeko, hala nola zorro digitalak eta promozio pertsonalizatuak. Orain Txorierrin ere erabilgarri dago.

Merkatuan dauden beste tresna batzuek ez bezala, Berriro sektorearen eskaera batetik sortu da, eta merkatariek eurek garatu dute, tokiko merkataritzaren errealitate anitzak barne hartuz. Plataformak tokiko establezimenduei aukera ematen die bezeroei zorro digitalak, puntu sistemak eta sari pertsonalizatuak eskaintzeko, “tresna bizia” izateko jaio da; hau da, etengabe eboluzionatuko du, eguneroko beharrizanetara egokitzeko.

Udal ordezkariek teknologia horrek merkataritza biziberritzeko izango duen eragina azpimarratu dute, eta aurten Derio izan da udal anfitrioia. Hala adierazi du Nekane Aiarza Derioko alkateordeak, eta inguruko bezeroak, elkarteak eta merkataritza-establezimenduak parte hartzera animatu ditu.

“Berriro-rekin, urrats sendoa ematen ari gara tokiko merkataritzak leialtasunaren eta digitalizazioaren arloan ere lehiatzeko aukera izan dezan. Gure merkatariek tresna  modernoak izatea nahi dugu, bezeroak hobeto ezagutzeko, kontsumorako aukera berriak sortzeko eta herritarrekiko lotura sendotzeko”.

Gaur egun, interesa duten merkatariek www.berriro.eus webgune ofizialaren bidez eman dezakete izena. Esteka horren bidez bertan, merkatariek zein bezeroek Berriro hobeto ezagutzeko informazioa eskuratu ahal izango dute.