1990. urtetik lantzen dituzte euskal dantzak eta euskal kultura Derion. Herriko jai guztietan eta Gabonetan ere dantza egiten dute, ikasitako dantzak jendaurrean erakusteko. Gainera, Bizkaiko Dantzari Egunean parte hartzen dute urtero, eta eskualdeko taldeek antolatzen dituzten agerraldietara ere joaten dira. Era berean, Derioko kultura-taldeen ekintzetan hartzen dute parte.
Lau urtetik gorako umeei, gazteei eta nagusiei tresna ezin hobea eskaintzen diete, euskal giroan eta talde-lanean, euren garapen fisikorako, pertsonalerako eta sozialerako. Dantza-saioak barikuetan egiten dituzte Kultur Birikan: lau urtetik gorakoak, 17:30ean; 11 urtetik gorakoak, 18:30ean; eta 13 urtetik gorakoak, 19:30ean. Dantzari berriak urriaren 9an hasiko dira.
lainomendi@gmail.com