Satorin zaintza integralean sinesten dugu: gorputza eta burua. "Bizitza aktibo eta osasuntsua" mantra da gure premisa, eta kirola da horri eusten dion zutabea. Mugimendu kontziente eta egokituaren aldeko apustua egiten dugu, betiere pertsona bakoitzaren beharrak eta gaitasunak kontuan hartuta.
Era askotako talde-eskolak eskaintzen ditugu: Pilates, Yoga, Entrenamendu funtzionala, Hipopresiboak, Osasunerako gimnasia eta Zumba, besteak beste. Emakumeen zaintzan adituak gara eta esperientzia handia dugu zoru pelbikoaren entrenamenduan, patologiak hobetzen eta prebenitzen lagunduz entrenamenduaren bidez. Klase pertsonalizatuak eta programa espezifikoak ere baditugu. Kontsultatu gure webgunea!
690 044 748 · satorifitnes@gmail.com · www.satorifitnessderio.com