Partida lehen Eusko Jaurlaritzaren 90. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan dago, eta Euskal Selekzioaren “etapa berri baten hasiera” bezala aurkeztu dute. “Badaude laurogeita hamar minutu irauten duten partidak, eta badaude laurogeita hamar urteko historia ordezkatzen dutenak. Euskadiren eta Venezuelaren arteko neurketa horietako bat da: nor izan ginen gogoratzeko, elkartzen gaituzten loturak aitortzeko”.
Ospakizunaz gain, gizarte osoarentzako topagune bihurtzeko asmoarekin antolatu dutela partida. “Euskal Selekzioa futbol selekzioa baino askoz gehiago izatea nahi dugu”. Iazko palestinaren aurkakoa ekarri dute gogora: “Futbolak emozioak sortzeko, elkartasuna pizteko eta ezberdintasunetatik haratago dauden pertsonak biltzeko duen gaitasunaren adibide gisa”.
Sarrerak, deskontuekin
- 5 sarrera baino gehiago eta gehienez 10 erosten dituztenentzat: seigarren sarreratik aurrera, azken 4 sarrerei % 50eko deskontua aplikatuko zaie. Deskontu hori lortzeko, promoziorik baduzun galdetzen den atalean, «Aplikatu» aukera hautatu behar da.
- 25 pertsonako edo gehiagoko taldeentzat: sarrera bakoitzean % 25eko deskontua izango dute. Talde horiek helbide elektronikora idatzi beharko dute: taldeakeuskalselekzioa@linke-arte.com. Kudeatzaileak, Google Forms-eko formularioaren esteka bidaliko die, sarreren eskaera egin dezaten. Deskontu hori Tribuna Principal Baja eta Tribuna Este Baja harmailetarako izango da. Tribuna Sur Baja harmaila ere erabilgarri izango dute, baina harmaila horretan ez zaie deskonturik aplikatuko.