Txotxongiloak eta antzerkia, haurren eskubideak lantzeko

Mikel Reina Barros

Txotxongiloak, Hori Bai Gaztetxean. Argazkia: Idoia Andres

‘Derion Txotxongiloak eta Haurraren Eskubideak 2026’ kanpainaren helburua da “txotxongiloen eta antzerkiko objektuen bidez haurren eskubideak, aniztasuna, inklusioa eta bizikidetza lantzea”. Barikuan, azaroak 20, Haurren Eskubideen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, eskolako umeek azken lana aurkeztuko dute Gurea Aretoan.

Programaren barruan, Derioko Eskola Publikoko Lehen Hezkuntzako ikasleek itzal-antzerkiko eskola-tailerra egingo dute urria eta azaroa bitartean. Zazpi saiotan sortutako lana da aurkeztuko dute. Horrez gain, nazioarteko eta bertako txotxongilo-konpainien emanaldiak egingo dituzte domekara bitartean, besteak beste, Bence Sarkadi, Compagnia Poüet, BehiBi’s eta Teatro Silfo konpainien eskutik. Azaroaren 19an, gainera, ‘Txotxongiloen lengoaia’ tailer irekia egingo dute Emaus Fundazioko Derioko Eguneko Zentroan. “Programaren helburua da antzerkiaren bidez haurren eskubideak sustatzea, txotxongiloak herritarrengana hurbiltzea eta kultura, hezkuntza eta gizartearen arteko elkarlana sendotzea”.