Zapatuan ospatuko dute V. Udazkena Martxan jaialdia

Mikel Reina Barros

Argazkia: Derioko Udala

Zapatuan, azaroak 21, Derioko kantxa estaliak musikaz beteko dira bosgarren urtez Udazkena Martxan jaialdiarekin. Sweet Rage, Oxabi eta DJ Blessive izango dira oholtzara igoko direnak, 21:00etan hasi eta 03:30ak arte. Horrez gain, Derioko auzoetara joateko gaueko autobus zerbitzua jarriko du udalak.

Egitaraua:

  • 21:00: Sweer Rage.
  • 22:45: Oxabi.
  • 01:00: DJ Blessive.