Deriok bat egin du Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunarekin, eta omenaldi beroa egin die lehen sektorean lanean ari diren edo urteetan jardun duten emakumeei. Bazkari baten inguruan, belaunaldi desberdinetako emakumeek bizipenak, istorioak eta pasadizoak partekatu zituzten, “giro hurbil eta atseginean”.