Obretan, batez ere, kiroldegiko sarrera eremua berritu eta handituko dute. Atondo nagusia eta pasabideak berrituko dituzte, irisgarritasuna eta energia-eraginkortasuna hobetuko dute, eta arreta, atseden eta wifi gune berriak sortuko dituzte. Horrez gain, instalazioak, akaberak eta sarrera nagusiaren kanpoaldea ere egokituko dituzte. Lehen pausu hau udal kiroldegia hiru fasetan berritu eta handitzeko proiektuaren abiapuntua da, eta Derioko Kirolaren 2025-2028 Plan Estrategikoan jasota dago. “Helburua instalazioa egungo eta etorkizuneko beharretara egokitzea da, eta obrek kiroldegiaren ohiko jardueran ahalik eta eragin txikiena izatea”.