Txaranga batek girotuta, hau da egingo duten ibilbidea: jai-batzordeko txosna, Batzokia, Xcaret, Dandaka, Goikolanda eta jai-batzordeko txosna. Pintxoak euro batean salduko dituzte taberna horietan eta batzen den dirua Gurutzetako ospitalean dauden eta minbizia duten umeentzako jolasak erostera zuzenduko dute. Poteoa arratsaldeko 7:30ean hasiko da, eta pintxoak Erandiogoikoko tabernek eta elkarteek emango dituzte.
Bestetik, Danontzat elkartetik jakinarazi duten moduan, Loiuko jaietan ere egingo dute pintxo solidarioen ibilbidea, ekainaren 30ean. Ekintza Udalarekin eta Loiuko Bakarrak gazte elkartearekin antolatu dute eta ibilbidea hurrengo hau izango da: Loiuko Bakarrak elkartearen txosna, Jubilatuak, Batzokia, Loiu hotela, Lashoa, Larrakoetxe kirol taldearen txosna eta Loiuko Bakarrak elkartearen txosna. Gainera, azken geldialdi honetan Txoribikers taldeak emandako pintxoak ere egongo dira. Poteoa arratsaldeko 7:30ean hasiko da eta batzen den dirua aurreko lerroetan aipatutako helburu berara zuzenduko dute: Gurutzetako ospitaleko onkologia atalean dauden umeentzako jolasak erostera. Pintxoak Loiuko tabernek eta elkarteek emango dituzte.