Pintxoak Erandiogoikoko tabernek eta elkarteek eman zituzten eta euro batean saldu ziren. Batutako dirua Gurutzetako ospitalean dauden eta minbizia duten umeentzako jolasak erostera zuzenduko dute
Bestetik, Danontzat elkartetik esan diguten moduan, Loiuko jaietan ere egingo dute pintxo solidarioen ibilbidea. Ekintza Udalarekin eta Loiuko Bakarrak gazte elkartearekin antolatu dute eta ibilbidea hurrengo hau izango da: Loiuko Bakarrak elkartearen txosna, Jubilatuak, Batzokia, Loiu hotela, Lashoa, Larrakoetxe kirol taldearen txosna eta Loiuko Bakarrak elkartearen txosna. Gainera, azken geldialdi honetan Txoribikers taldeak emandako pintxoak ere egongo dira. Poteoa arratsaldeko 7:30ean hasiko da eta batzen den dirua aurreko lerroetan aipatutako helburu berara zuzenduko dute: Gurutzetako ospitaleko onkologia atalean dauden umeentzako jolasak erostera. Pintxoak Loiuko tabernek eta elkarteek emango dituzte.