Osasun Jaia – Haurren Eguna, Erandiogoikoan

Aikor aldizkaria 2017ko ira. 28a, 09:00

Erandioko Udalak Osasun Jaia – Haurren Eguna antolatu du laugarren aldiz, irailaren 30erako. Batez ere ume eta gazteei dago zuenduta eta, aurreko urteetan bezala, antolatzaileek aurtengo ekitaldian ere garrantzi berezia emango diete umeen eskubideei. 

Jaia 10:30ean hasiko da Erandiogoikoan eta goiz osoan zehar hainbat ekitaldi egingo dira: jolasak, tailerrak, puzgarriak, musika... Jaiak bizimodu osasuntsua eta ingurugiroaren babesa sustatzea du helburu, eta horren haritik, alkoholdun edariak zein tabakoa kontsumoa prebenitzeko xedea duten jarduera jolasgarri eta animaziozkoak egingo dira.

Udalak Erandiora joateko autobusa jarri du doan. Horrek hiru geldialdi egingo ditu: Altzaga (metroa), Astrabudua (osasun zentroaren aurrean) eta Erandiogoikoa. Joateko autobusaren ordutegia hau da: 09:30, 10:15, 11:00, 11:45 eta 12:30. Eta itzultzeko, 13:15, 14:00, 14:45 eta 15:30.