Ekainaren 2an, Deiadar-mendien Eguna ospatu zen hamaseigarren aldiz. Goi-Alde Erandioko dantza taldeak bat egin zuen ospakizunarekin eta dantza-erakustaldia egin zuen Pagasarri mendiko puntan. Aitzakia horretaz baliatuta, dantza taldekoek bideoa grabatu dute, Jon Goikouriaren eskutik, eta bertan entzuten den kanta Aimar Gambra dantzariak egin du Gorpuzti jaietarako. Jaiak Erandiogoikoan egingo dira ekainaren 20tik 23ra bitartean.