Aldundiak 1,8 milioi euro inbertituko ditu Asuako Makro inguruan, uholdeen kaltea txikitzeko

Aikor aldizkaria 2023ko ots. 20a, 14:31

Bizkaiko Foru Aldundiak proiektua aurkeztu du gaur, BI-735 errepidearen sestra-maila igotzeko Asuako Makro inguruan. Lanek han uholdeek sortzen duten kaltea gutxitzea dute helburu. Horretara, 1,8 milioi euro bideratuko dira.

Lanak udan hasiko dira eta zazpi hilabete inguru iraungo dute. Aldundiak aldaketak egingo ditu Erandiogoikoaren elkargunearen eta Makro merkataritza-zentrora doazen ibilgailu astunentzako sarbideen artean. Alboan, erreka bat dago, baina ez diote horri eraginik egin nahi. Horretarako, errepidea estutuko da eta Makroren aurrean biribilgune bat jarriko da. Beraz, merkataritza-gune horretara sartzeko mugimenduak konponduko dira eta gaur egun ezkerretara egiten diren gurutzatzeak saihestuko dira.

Imanol Pradales Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako foru diputatuak eta Aitziber Oliban Erandioko alkateak proiektuaren berri eman dute. “Inguru horretako drainatze-baldintzak kontuan hartuta, ubideen edukiera hidraulikoa gehitzea baztertu zen, eraginkortasun handirik izango ez lukeelako. Eta azkenean aukeratu da sestra-maila igotzea 500 metroko tartean”, esan du Padralesek. “Oso berri ona da errepide horretatik dabiltzan gidarientzat eta bertakoentzat, errepide-tarte hori urez betetzen den bakoitzean inguruko zirkulazioa nahasi egiten delako”, aipatu du Olibanek.

 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).