Martiartu dorrean jarduera ekonomikoak ipintzeko asmoa du Erandiok

Aikor aldizkaria 2023ko mar. 29a, 09:23

Eraikin historikoa da Martiartu dorrea eta Erandiogoikoan dago. Hiruka komunikabideak jakinarazi duen moduan, Erandioko Udalak dorrea zaharberritzeko asmoa du, eta baliteke bertan jarduera ekonomikoak ipintzeko lekua atontzea, adibidez, postprodukzio-estudio bat. “Baina berritze-lanak luzeak izango direnez, ez dute bestelako proiektuak garatzea baztertu”. Azaldutakoaren arabera, dorrearen egitura egonkortuko da, eta haren barrualdean kristalezko egitura ipini. Gainera, irtenbidea topatu behar diote desnibelari, eta horretarako, baliteke eskailerak edo igogailua ipintzea.