Goikolanda eskolako gimnasio berria eraikitzeko lanak hasi dira

a: Erandioko Udala 2024ko eka. 12a, 14:52

a: Erandioko Udala

Eusko Jaurlaritzak gimnasioa egingo du Goikolanda eskolan, eta horretarako, Erandioko Udalak utzitako lurzatia erabiliko du. Dagoeneko gimnasioa eraikitzeko lehen pausoak egin dira, lurzatian katak egin dira eta. Eusko Jaurlaritzak 1,5 milioi euro baino gehiago ipiniko ditu lanetan.

Gimnasioa eskolako patioaren ondoan eraikiko da, eta 480 metro koadro izango ditu. Barrualdean atonduko dira 336 metro koadroko kantxa bat, bi biltegi, bost aldagela –haietako bi egokituta izango dira–, bulego bat eta bi komun. Eskolako jarduerez gainera, lekua kultura-ekimenak ere egiteko erabili ahalko dute Erandiogoikoko elkarteek, hala nola azokak, herri-bazkariak eta hainbat ekintza.