Asuako jaiak

Aikor aldizkaria 2024ko uztailaren 5a

Uztailaren 19tik 21era bitartean, jaietan izango dira Asuan. Besteak beste, umeentzako jolasak, dantzak eta lehiaketa gastronomikoak antolatu dira auzotarrek eta bisitariek ederto pasatzeko.

Uztailak 19, barikua

19:00 “Olgetan solas” familiarteko jolasak eta kalejira txistulariekin.

20:30 Txupinazoa.

21:00 Sardina-jana eta igel-toka txapelketa.

23:00 Matraka elektrotxaranga.

Uztailak 20, zapatua

11:00 Umeen txapelketa.

11:45 Beteranoak.

13:00 Trikipoteoa.

15:00 Herri-bzakaria.

17:30 Sariak banatzea.

18:00 Goi Alde dantza-taldea.

19:30 Umeentzako marrazki-lehiaketa eta aurpegia margotzea.

21:00 Txitxi-burruntzia.

21:30 Mariatxiak.

00:00 Erromeria: Urrats.

Uztailak 21, domeka

12:30 Meza eta nagusientzako kopaua.

15:00 Herri-bazkaria.

17:00 Bingoa eta dantzaldia.

18:30 Triskele.

20:00 Jaiak amaitzea eta kupela hustea.