Kale-antzerkia Erandiogoikoan

Aikor aldizkaria 2024ko uzt. 10a, 12:18

Gando&Cia antzerki-taldeak Welcome & Sorry antzezlana aurkeztuko du gaur, uztailak 10, 19:30ean, Erandiogoikoko Euskadi Plazan. Antzerkiaren bi maitalek William Shakespeareren Hamlet antzeztuko dute bertan, edo antzezten saiatuko dira… Kaleko antzerki-ikuskizuna da Welcome & Sorry, klasiko handien parodiatik eta haien inguruko estereotipoetatik antzerki-lanbidea erakusten duena.