Barsanti konpainiak antzerki sozialaren eta kritikoaren aldeko apustua egiten du, eta bihar, uztailak 17, LJ75 antzezlana eramango du Erandiogoikora. Populismoen arriskuei buruz hitz egiten dute umorez betetako antzezlan horretan. Saioa 19:30ean izango da Euskadi Plazan.