Euri asko egiten duenean, uholdeak izaten dira esandako tartean eta errepidea itxi behar da. Hori konpontzeko, Erandiogoikoko bidegurutzearen eta kamioiak merkataritza-gunera sartzeko adarren arteko sestra goratu da 500 metroko tartean, “10 urteko errepikatze-denboretan uholdeak ekiditeko eta 100 urte barrukoak minimizatzeko”. Lanek 1,8 milioi euroko aurrekontua izan dute.
Azaldu moduan, zenbait betetze-lan egin dira esandako tartean, eta paraleloan doan errekastoari ez eragiteko, bidearen plataforma murriztu da. Era berean, Makroko sarbide nagusiko T erako elkargune kanalizatuarekin lotutako erdiko erreiak kendu dira, eta biribilgune bihurtu. “Horrek konponbidea emango die merkataritza-gunera sartzeko mugimendu guztiei, eta ezkerretara biratzean gaur egun sortzen diren gurutzatzeak ekidingo ditu”, adierazi dute. “Gainera, mikrosimulazioak erabilita egindako trafiko-ikerketa baten arabera, Makroren biribilguneari esker ezabatuko dira La Cadenako biribilgunean izaten diren eragin negatiboak”.